Garbiñe Candina Acebes

Leire Duñabeitia

 

“Emakume langileen eskubide-berdintasuna”

Material hau Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta behar bereziak dituzten ikasleentzat egokitu da.

Material guztiak (orriak, kartak, irudiak, hitzak, silabak, hizkiak…) fotokopia daitezke. Moztu besterik ez da egin behar; eta plastifikatu nahi bada, erabiltzeko eta jolasteko prest egongo dira.

Ikasmaterial hau atari honi esker osatu dugu:

ARASAAC “Portal Aragones de Comunicación Aumentativa y Alternativa” Marrazkien egilea: Sergio Palao (http://catedu.es/arasaac/) Lizentzia: CC (BY-NC)

Helburu orokorrak

  • Emakumea gizartean eskubide osoz garatu daitekeela ezagutzea.
  • Norberaren irudi orekatua eta positiboa eratzea.
  • Konfiantza-sentimendua handitzea eta areagotzea.
  • Ingurune fisikoa eta soziala gogoz behatzea eta esploratzea.
  • Jarrera askea izanez, gure gizartean dauden lanbide desberdinak ezagutzea eta haietara hurbiltzea.

 

Ebaluazio-irizpideak

  • Behaketaren bidez lan-inguruneaz ohartzea eta jakin-mina adieraztea.
  • Jolas manipulatiboetan eta adierazgarrietan parte hartzea.
  • Hiztegia ezagutzea.
  • Pertsonak eta objektuak erlazionatzea.
  • Generoa dela eta, sumisio jokabideak saihestea.
  • Ulermena hobetzeko galderak egitea.

 

Para comprar el CD envíanos un e-mail usando el formulario de contacto

Indicando:

  • CD que quieres comprar.
  • Tu nombre, DNI y la dirección de entrega.
  • Tu teléfono.

Coste 15 €

Gastos de envío incluídos