Ana Monasterio

portada de libro Ahozkotasuna lantzeko. Antzezlan txikiak eta mikrotestuak.

Liburua hiru kapitulutan banatuta dago eta kapitulu bakoitza maila bati dagokio: LH 4, 5 eta 6.

Kapitulu bakoitzean, hau da, maila bakoitzean, 15 antzezlan txiki eta 15 mikrotestu daude.

Maila guztietan, antzezlan txikiak  hiru esparru desberdinetan garatzen dira: eskolako eskaileretan (5), ikasgelan (5) eta jolastokian (5).

Antzezlan bakoitzak orrialde bat besterik ez du betetzen eta hiruzpalau umek antzezteko idatzita daude.

Era berean, antzezlan txiki bakoitzaren hurrengo orrialdean mikrotestu bat dago, antzezlanean garatzen den gai nagusiarekin lotura zuzena duena. Testu txiki hori irakurri ondoren, galdera batzuen bidez ikasleei parte hartzeko aukera ematen zaie. Horretaz gain, ahozkotasuna bultzatu eta erraztu nahian, orrialdearen beheko aldean hiztegia eta esaldi-eredu batzuk gehituta daude.

Tamaño: 16×24 cm | Encuadernación: Tapa blanda | Número de páginas: 104 | A todo color

P.V.P. 18 €




Envíos para España, otros países consultar

portada de libro Ahozkotasuna lantzeko. Antzezlan txikiak eta mikrotestuak. Gidaliburua

Gidaliburu honetan, “Ahozkotasuna lantzeko antzezlan txikiak eta mikrotestuak” izenburua duen liburuan garatzen diren helburuak eta edukiak idatzita daude eta antzezlan txiki eta mikrotestu bakoitzari dagozkionak zehaztuta agertzen dira. Horretaz gain, jarduera bakoitzerako materiala, iraupena, lekua eta prozedura gehituta daude.

Mikrotestu bakoitzaren orientabide didaktikoez gain, orrialdearen behealdean jarduera osagarri bat agertzen da.

Gidaliburuaren azken orrialdeetan ebaluazioa egiteko hiru eranskin daude: bi ikasleentzat (autoebaluazioa eta koebaluazioa burutzeko) eta beste bat irakaslearentzat (heteroebaluazioa egiteko).

Tamaño: 16×24 cm | Encuadernación: Tapa blanda | Número de páginas: 116 | A todo color

P.V.P. 18 €




Envíos para España, otros países consultar

portada de libro + guia

Comprar juntos LIBRO + GUIA

P.V.P. 32 €




Envíos para España, otros países consultar