Garbiñe Candina Acebes
Leire Duñabeitia
“Emakume langileen eskubide-berdintasuna”
Material hau Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta behar bereziak dituzten ikasleentzat egokitu da.
Material guztiak (orriak, kartak, irudiak, hitzak, silabak, hizkiak…) fotokopia daitezke. Moztu besterik ez da egin behar; eta plastifikatu nahi bada, erabiltzeko eta jolasteko prest egongo dira.
Ikasmaterial hau atari honi esker osatu dugu:
ARASAAC “Portal Aragones de Comunicación Aumentativa y Alternativa” Marrazkien egilea: Sergio Palao (http://catedu.es/arasaac/) Lizentzia: CC (BY-NC)
Helburu orokorrak
- Emakumea gizartean eskubide osoz garatu daitekeela ezagutzea.
- Norberaren irudi orekatua eta positiboa eratzea.
- Konfiantza-sentimendua handitzea eta areagotzea.
- Ingurune fisikoa eta soziala gogoz behatzea eta esploratzea.
- Jarrera askea izanez, gure gizartean dauden lanbide desberdinak ezagutzea eta haietara hurbiltzea.
Ebaluazio-irizpideak
- Behaketaren bidez lan-inguruneaz ohartzea eta jakin-mina adieraztea.
- Jolas manipulatiboetan eta adierazgarrietan parte hartzea.
- Hiztegia ezagutzea.
- Pertsonak eta objektuak erlazionatzea.
- Generoa dela eta, sumisio jokabideak saihestea.
- Ulermena hobetzeko galderak egitea.
Para comprar el CD envíanos un e-mail usando el formulario de contacto
Indicando:
- CD que quieres comprar.
- Tu nombre, DNI y la dirección de entrega.
- Tu teléfono.
Coste 15 €
Gastos de envío incluídos
Deja tu comentario